goiena.eus

Atez atekorako larrialdi guneei ze erabilera eman jakiteko, bergararren iritzi bila

  Ingurumena  Bergara

Bergarako Udal Gobernuak atez ateko hondakinen bilketarako sortu ziren larrialdi guneei beste erabilera bat eman gura die eta horretarako bergararren iritzi bila joko dute. Proposamenak hemen klikatuz egin behar dira, maiatzaren 25a baino lehen.

Atez atekorako larrialdi guneei ze erabilera eman jakiteko, bergararren iritzi bila
Hilerri ondoko aparkalekuko hondakinen larrialdi gunea. | Ikusi handiago | Argazki originala

Azken urteetan erabilpenik ez duten guneak dira eta horregatik, erabilera berria eman nahi zaie. Prozesu horretan, ordea, herritarren proposamenak jaso nahi dira.

Larrialdi guneak ondorengo tokietan daude kokatuta:

-Hilerri ondoko aparkalekuan.

-Labegaraieta kiroldegi atzean.

-Munibe plaza ondoan, Ikerleku kantoian.

-Artekalen.

-Goenkaletik Bolurako bidean.

2017/05/17

Bergara

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu


Twitter ikonoa Facebook ikonoa