Peruko uholdeek kaltetutakoei laguntza

Maite Txintxurreta 2017ko api. 6a, 17:30
Luciana Alfaro (laranjaz) kaltetutako gune batean boluntario lanetan

El Niño deituriko fenomenoak Perun eragindako kalteak asko eta larriak dira. Iparraldean dagoen Trujillo hiria izan da gunerik kaltetuenetako bat, eta bertan dago Luciana Alfaro bergararra. Bada, kontu korronte bat sortu dute jendeak bere laguntza eman dezan eta Alfarok eta hiriko boluntarioek bideratuko dute laguntza hori.

Ekimen solidario honen bitartez bergararren eta debagoiendarren laguntza eskatu dute Trujillo inguruko kaltetuei laguntzeko. Uholdeek Peru iparraldean 70 hildako eta hainbat desagertu utzi ditu, eta kalte materialak ere handiak izan dira, etxe asko suntsitu edo larriki kaltetu dituzte-eta euriteek.

Honakoa da diru ekarpenak jasotzeko zabaldu duten Laboral Kutxako kontu zenbakia: ES58-3035-0004-96-0040033064.

Lehen laguntzak iritsi dira

Jasotako laguntzarekin hasiak dira kaltetutakoen eremu batean janaria erosten (arroza, pasta, azukrea, dilistak edota kontserba latak, besteak beste), eta janari hori prestatzeko beharrezko sukaldeko tresnak ere eskuratu dituzte. "Hiru eltze komun ezarri ditugu, hamar egunez 250 pertsonarendako eguneko hiru otordu bermatzea ahalbidetuko dutenak", azaldu du Luciana Alfarok. 

Horrez gain, azaldu du lagun batek duen potzu bati esker ur hornidura ere lortu dutela. Beste lagun batzuek, aldiz, furgoneta laga diete, eta jasotako laguntzarekin erregaia erosten dihardute.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak