Autobus geltokian aldaketak bidegorriko lanen eraginez

Itziar Larrañaga Sarasola 2017ko api. 6a, 13:22

Ibargarai-Urteaga bidegorriaren asfaltatze lanak hasiko dira bihar. Bergarako Udaletik jakinarazi dutenez errotonda asfaltatzen den bitartean, "bidegorria itxiko da baina pasoa autobus geltoki barrutik bideratuko da". Astelehenean berriz, autobus geltokia lekuz aldatuko da.

Udalak ondorengo xehetasunak eman ditu ostiralerako:

  • Herri gunetik Labegaraietara doazenak Ertzaintzako eraikinera iritsi aurretik beste espaloira pasa beharko dira eta ondoren autobus geltoki barrutik, eskailera batzuen bitartez, bidegorrira berriro.
  • Labegaraietatik datozenak, alderantziz. Eskailera batzuetatik autobus geltokira eta honen pareko espaloitik Ertzaintzako eraikina pasa arte, ondoren bidegorrira itzuli ahal izango dira.

Astelehenean, apirilak 10, lekuz aldatuko da autobus geltokiko. Oraingo tokitik aurreko espaloira aldatuko da, zebrabide ondora. Aldaketa hauek "asfaltatze lanak" eta "herritarren segurtasuna" bermatzea dutela helburu adierazi du Bergarako Udalak. Gehitu duenez, "era honetan, eta autobus geltoki osoa itxita egongo denez, bidegorritik geltokira doazen herritarrak, Ertzaintzaren gune ondoko zebrabidea erabili beharko dute".

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak