Bizikasi zerbitzuak Bergarako Udalaren laguntzaz Artearen sorkuntza familian izeneko tailerra antolatu du apirilaren 2rako, goizeko 11:00etatik 13:00etara bitartean, Osintxun.
Sormena interesatzen zaion lau urtetik gorako edonorentzat dago zuzenduta tailerra, eta bertan egingo dutena honakoa izango da: "Ipuin baten esperimentazio artistikoa egingo dugu; Marraztu, antzeztu, imajinatu... Teknika piktoriko berriak ikasiko ditugu, gorputzetik eta jokotik prozesu sortzaileaz ohartuz, gure burua eramaten utziz, ikasiz eta gozatuz".
Ikastaroaren prezioa 10 euro izango da 16 urtetik gorakoentzat, eta 5 euro adin horretatik beherakoentzat.
Izen ematea 943769394 telefonoan edo info@bizikasi.com helbidean egin daiteke.