Bertako euskara lantzeko ikastaroak Udal euskaltegian

Jokin Bereziartua Lizarazu 2017ko mar. 9a, 15:22

Berba egiterakoan egiten diren akats ohikoenak lantzeko ikastaroa antolatu Udal Euskaltegiak.  Izena emateko, Udal Euskaltegira deitu (943 764 453) edota izena emateko txartela bete eta Irizar jauregira eraman behar da. Ikastaroan parte hartzeko matrikula hamar euro da.

Ikastaroaren helburuak dira guraso, zaintzaile, begirale, entrenatzaile eta abarri euren hizkuntza akatsak zuzentzen laguntzea eta umeen akatsak zuzentzeko nagusiek erabil ditzaketen estrategia lagungarriak eskaintzea. 16 urtetik gorako edozeinek har dezake parte eta izena eman behar da martxoaren 17a baino lehen; saio guztiak Aste Santu aurretik izango dira.

Erlazionatuak

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak