Seminarioko ataria egokituko dute parking publikoko lanak egin bitartean

Amaia Txintxurreta Guridi 2017ko urt. 31a, 18:00

Bihar, eguaztena, eta etzi, eguena, parking publikoaren erdia itxiko dute, eta egubakoitzean eta zapatuan, berriz, guztiz egongo da itxita. Bitartean, Seminarioko atarian egokituko dute aparkatzeko gunea.

Denbora dezente egon da Bergarako Ibargarai kaleko lur azpiko aparkalekua garbiketa sakon bat egin gabe, eta margotzea ere komenigarria ikusi dute Udaletik, horixe adierazi du Obra eta Zerbitzuetako zinegotzi Lander Arregik. Horregatik, mantentze lanak egingo dituzte.

Bihar eta etzi, zatika itxita

Bihar, eguaztena, hasiko dira lanokin. Bihar eta etzi bereziki garbiketa lanak egingo dituzte, eta horregatik, bi egun horietan aparkalekuaren erdia itxita egongo da. Hala ere, ondoan dagoen Seminarioko atarian aparkatzeko gunea egokituko dute egun horietarako.

Egubakoitzean eta zapatuan, guztiz itxita

Egubakoitzean eta zapatuan, berriz, guztiz itxiko dute parkinga eta orduan ere Seminarioan aparkatu ahal izango da. Margotze lanak egingo dituzte bereziki egun horietan.

Pazientzia eskatu zaie erabiltzaileei

Lander Arregik egun hauetarako pazientzia eskatu die parkingaren erabiltzaileei eta aurreratu du hemendik pare bat astetara lanak bukatzeko agian beste egunen bat ere itxi beharra izango dutela.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak