Eusko Legebiltzarrerako Hauteskundeak 2016

"Indar guztia" jarrita hauteskundeetan hasi dute kanpaina Bergarako EH Bilduko kideek

Mirari Altube Arrese 2016ko ira. 8a, 21:49
Bergarako EH Bilduko kideak hauteskunde kanpaina hasteko gertu.

Lehen kartelak elkarrekin jarrita eman diote hasiera Bergarako EH Bilduko kideek. "Oso hauteskunde kanpaina garrantzitsua hastera goaz", adierazi du Agurne Barrusok ekitaldi hasieran.

Barrusok gaineratu du "baldintza arrarotan" hasten dutela "EH Bilduko lehendakarigaiari ez diotelako uzten aurkezten". Hala ere "gogotsu" agertu da: "Aurrera egingo dugu eta gure indar guztia jarriko dugu. Talde ona daukagu hautagai eta horrek ez du oztopatuko gure herri proiektua garatzen".

Bergarako Udalak ere "oztopo bat" jarri diela adierazi die gero elkartutakoei: "Dekretu bat sinatu du alkateak azken orduan, esaten duena hauteskunde paneletatik kanpo dagoen guztia isun bidez zigortuko dutela". Hori horrela, propaganda etxeetako balkoietan jartzera animatu ditu EH Bilduko kideak.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak