Trenaren Bergarako lotuneko lanengatik kezkatuta dago Gobernua

Jon Berezibar 2016ko mar. 31a, 12:25

Radio Euskadin egindako adierazpenetan, Ana Oregi, Ingurumen eta Lurralde Politikako sailburuak esan du tarte hori "puntu kritikoa" dela eta Jaurlaritzari kezka eragiten diola Espainiako Gobernuaren zehaztasun ezak. Jada lanean dabiltzan tarteetan aurrera jarraitzen dute obrek eta Gipuzkoako zenbait zati urte amaierarako bukatuta egongo direla iragarri du Oregik. 

Ingurumen eta Lurralde Antolamendurako sailburuak trenbidearen Bergarako lotunearen lanei buruzko ardura agertu du gaur goizean, Radio Euskadi irratian egin dioten elkarrizketan. Obren puntu "kritiko" horretarako lanei ekiteko ez dago oraindik data zehatzik eta sailburuak azpimarratu duenez,  "Gobernuaren kezka nagusia da" gaur egun, azpiegitura horri dagokionez.

Abiadura handiko trenaren lanek aurrera jarraitzen dute, Jaurlaritzaren eta Foru Aldundien ardurapekoak direnak barne, baina, hiriburuetako sarbideek ere, esate baterako, zehaztu gabe jarraitzen dute, nahiz eta, Oregik azaldu duenez, Jaurlaritzak 2015 bukaeran Espainiako Gobernuari proposamena bidali arren. Hala, azken erantzunaren zain segitzen dute Lakuan. 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak