Apirilaren 18an hasiko da hondakinen bilketa sistema berria martxan Bergaran

Maite Txintxurreta 2016ko mar. 9a, 14:00

Datorren eguaztenetik aurrera hasiko dira hondakin organikoen eta errefusaren edukiontziak zabaltzeko txartel digitalak banatzen, eta apirilaren 18tik aurrera hasiko da martxan, progresiboki, bost edukiontzien bidezko hondakinen bilketa sistema.

Nola funtzionatuko dute edukiontziek?

Sistema berriarekin ezarriko dituzten bi edukiontzi berriak, organikoarena (marroia) eta errefusarena (grisa), txartel digital baten bidez zabalduko dira. Beirarenak, ontzi arinenak eta papera eta kartoiarenak ez dute txartelik beharko, gaur egun bezala jarraituko dute.

Edukiontzi berriek detektagailu bat izango dute tapan, eta txartela bertatik pasatzean, honek daraman txipa irakurriko du detektagailuak, eta tapa ireki egingo da. Txartel bera erabili ahal izango da bi edukiontzietan.

Organikoaren bilketaren kasuan, gaur egun bezala, poltsa konpostagarriekin  egin beharko da. Hala, kuboa edukiontzira eraman eta barrukoa bertan irauli beharko da.

Non egongo dira bilketa puntuak?

Gaur egun beira, papera eta kartoia eta ontzi arinak biltzen diren puntuak mantendu egingo dituzte, eta toki horietan organikoaren eta errefusaren edukiontzi bana jarriko dute. Horretaz gain, lau bilketa puntu berri izango dira kale hauetan: Mahasterreka, Zurradero, Alkabieta eta Torrekua. Bestalde, organikoaren eta errefusa bakarrik jasotzeko beste hainbat puntu berri izango dira: San Pedro kalean, Artekalen, Zabalotegin eta Zubietan.

Hala, txartel bakoitzak bilketa puntu bat izango du ezarrita. Hori aldatu nahi izan ezkero, txartelen banaketa saioetan egin beharko da eskaria, edo hondakinen bulegoan, bestela.

Zein izango da hondakinak jaisteko ordutegia?

Aste osoan zehar eta egun osoan zehar izango da etxeko hondakinak edukiontzietara eroateko aukera.

Noiz jaso nezake nire txartela?

Edukiontziak irekitzeko txartelak banatzeko hamabi saio antolatu ditu guztira Udalak; sei auzoetan eta beste sei herrigunean. Etxe bakoitzeko Udalak txartel bana emango du, doan. Txartel bat baino gehiago nahi izan ezkero ere aukera izango da, txartel gehigarri bakoitzaren truke bi euro ordainduaz.

Kalez kale, hauek dira txartelen banaketarako egunak eta lekuak:

  • Martxoak 16, Zabalotegi aretoan:

ARRIZURI KALEA
ARTZAMENDI KALEA
ESPOLOIA
IPARRAGIRRE KALEA
MARTZIAL AGIRRE KALEA
MINTEGI KALEA
TOKI EDER PLAZA

  • Martxoak 17, Zabalotegi aretoan:

BASARTE KALEA
BIDEKURUTZETA KALEA
GOENKALE
IKERLEKU KANTOIA
MIZPILDI KALEA
SAN PEDRO KALEA
ZABALOTEGI KALEA
RAMÓN Mª LILI KALEA

  • Martxoak 18, Osintxun:

OSINTXU
GERONDO

  • Apirilak 4, Labegaraietan:

ANGIOZAR BAILARA
ASKARRUNTZ AUZOA
IBARRA KALEA
OZAETA KALEA
ZUBIAURRE KALEA

  • Apirilak 5, Martokon

ESKUSARTE KALEA
GABIRIA KALEA
SAN ANTONIO KALEA
SAN MIGUEL KALEA
URTEAGA KALEA
MARTOKOA KALEA
ALDAIEGIA AUZOA
AUMATEGIBIDEA

  • Apirilak 6, Bolun, Beart-en lokalean:

ARANE ERREKA kalea
BOLU KALEA
IRABURU KALEA
KOLDO ELIZALDE KALEA

  • Apirilak 7, Oxirondoko azokan:

BELANBIDE KALEA
IBARGARAI KALEA
JUSTO GARATE PLAZA
ORTUIBAR PASEALEKUA

  • Apirilak 8, Oxirondoko azokan:

ARRURIAGA KALEA
ARTEKALEA
BARRENKALE
D.IRALA KALEA
HERRILAGUNAK KALEA KOMENIO
JOAN XIII. A PLAZA
SAN MARTIN AGIRRE PLAZA
T.ARANZADI KALEA
BURDIÑATE PLAZA

  • Apririlak 11, Oxirondoko azokan:

KRUZ GALLASTEGI KALEA
IRIZAR PASEALEKUA
MASTERREKA KALEA
SIMON ARRIETA PLAZA

  • Apirilak 12, Oxirondoko azokan:

A.FLEMING KALEA
ALKABIETA KALEA
E.URDANGARIN PAS
FRAIZKOZURI PLAZA KATABIA KALEA
MUGERTZA KALEA
OXIRONDO PLAZA
ZUBIETA KALEA
ZURRADERO KALEA

  • Apirilak 13, Oxirondoko azokan:

BONI LASKURAIN PAS
IBAIONDO PASEALEKUA
MATXIATEGI KALEA

  • Apirilak 14, Oxirondoko azokan:

ERNAI KALEA
UGARTE KALEA
LIZARIA KALEA
MADURA KALEA
MELCHOR SANCHEZ TOCA
MOIUA KALEA
MOIUA BIDEA
AMILLAGA KALEA
LEIZEAGA KALEA
UBERA AUZOA

Puntu hauen ordutegia honakoa izango da: 10:00-13:00 goizez, eta 16:00-19:00 arratsaldez . Norbaitek ezingo balu egun eta ordu horietan bere banaketa puntura joan, apirilaren 18tik aurrera Udaletxeko hondakinen bulegoan izango du horretarako aukera.

Bestalde, norbaitek familiako edo lagun baten txartela jaso nahi badu, pertsona horren telefonoa edo kontaktua eraman beharko du.

Nora jo zalantzaren bat argitu nahi izanez gero?

Udaletxean dagoen hondakinen bulegora joanda edo 688 657 243 telefono mugikorrera deituta. Bestalde, txartelen banaketa puntuetan ere informazioa eskainiko dute, eta edukiontziak erabiltzeko gidak banatuko dituzte.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak