'Berrekin. Berregin' programan parte hartzera dei egiten dute iazko parte-hartzaileek

Julen Iriondo 2016ko ots. 9a, 15:20

Debagoienean ekintzailetasun soziala sustatu nahi duen Bergarako Udalaren eta MUren Berrekin. Berregin izeneko programak izena emateko azken egunak ditu hauek; otsailaren 15era arte egin daiteke.

Nerea Madariagak eta Maite Arantzabalek Berrekin. Berregin programaren lehenengo edizioan hartu zuten parte. Garapen ekonomikoa eta justizia soziala bateragarri egiten dituzten proiektuak sortzea da programaren helburua; Madariagarentzat eta Arantzabalentzat oso baliagarria izan zen iazko edizioan ikasitakoa.

Programaren lehenengo edizio hartatik sortu zen orain euren taldeak esku artean darabilen egitasmoa. Hiriak haurren ikuspegitik diseinatzea helburu duen egitasmoa da. Ilusioz dihardute, lan arloan euren etorkizuneko jarduera izan daitekeelakoan.

Otsail amaieratik maiatz amaierara egingo den bigarren edizioan ere izango dute lekua iazkotik proiektuak martxan dituzten taldeek.

Arantzabalek eta Madariagak zalantza barik animatzen dute jendea Berrekin. Berregin programan parte hartzera.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak