Otsailean hasiko dira entrenatzen Lokatzakoak

Maite Txintxurreta 2016ko ots. 5a, 12:59

Hasi berri dugun hilabete honetan Lokatza ziklismo eskolako taldeak martxan jarriko dira datorren denboraldira begira, eta entrenamenduei ekingo diete. 2016ko lehen lasterketa 42. Gorlara igoera Peugeot Etormobil saria izango da, martxoaren 20an egingo dutena.

Aurten Bergarako Txirrindulari taldean momentuz ez dute kadete eta jubenil mailan taldea sortzerik lortu, eta infantil eta alebin mailan talde bana daukate. Hala ere, Jon Unamuno presidenteak gogorarazi du oraindik ere badagoela izen emateko aukera, edozein kategoriatan.

Bizikleta festa

Hurrengo zapaturako, otsailak 13, Bizikleta Festa antolatu du Lokatzak. 11:00etan hasita, bizikletan ibiltzeko zirkuitu bat jarriko dute Seminarioko patioan. Aurrez ere egin izan dute ekimen bera, eta horren helburua "txirrindularitza neska-mutikoei gerturatzea" da. Han ere Lokatzan apuntatzeko aukera izango da.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak