Ikastaro aukera zabala datozen asteetan: joskintza, Wordpress eta nutrizioa

Julen Iriondo 2016ko ots. 4a, 14:19

Nutrizio ikastaroa Jardunek antolatu –izena, bertan: 12 euro; bazkide ez direnek 15– eta Mireia Alberdi dietistak emango du, hilaren 16an, 18an, 23an eta 25ean –19:00-20:00–. Beste bi ikastaroak Bizikasik antolatu ditu. Otsailaren 16tik martxoaren 3ra, martitzen eta eguenetan –18:00-20:00–, oinarrizko joskintza irakatsiko dute Anezkan. 15 euro kostako da. Wordpress ikastaroa –web eta blog diseinua–, berriz, astelehen eta eguaztenetan izango da, otsailaren 22tik martxoaren 22ra –17:00-19:00–, Miguel Altunan, Rosa Baenak emanda eta elebitan –20 euro–. Izena: info@bizikasi.com.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak