Aratusteak 2016

Musika Eskolakoak kalera aterako dira Aratusteetan

Eneko Azkarate 2016ko ots. 2a, 08:54
Duela urte biko Sorgin Dantza.

Bergarako Musika Eskolak protagonismoa izango du aurten ere Aratusteetan. Eguen Gizen egunean, hilaren 4ean, Sorgin dantzan hartuko du parte. Aratuste martitzenean,  9an, ostera, Gazte Banda aterako da eta Herri Batukadan ere hartuko du parte.

Otsailak 4, eguena:

  • 19:00: Sorgin Dantza Musika Eskolako dantzari, txistulari eta trikitilariekin.

Ohitura zaharrei jarraituz, Sorgin Dantza eskainiko dute Bergarako Musika eta Dantza eskolako dantzari, txistulari eta trikitilariek. Bergaran tradizionalki egiten zen moduan hartza ere aterako da dhezitzaile eta guzti. Arratsaldeko 19:00etan plazan elkartu eta dantza eskaini ondoren, kalejiran ibiliko dira honako geldialdiak eginez: Barrenkalea, Simon Arrieta eta Irala. Guztira, 28 dantzari, bost txistulari eta 15 trikitilarik osatuko dute taldea.

Otsailak 9, martitzena:

  • 16:30: Gazte Banda, herriko kaleetan barrena.

Aurten ere Bergarako Musika Eskolako Gazte Bandak, Bherriko kaleak animatuko ditu Aratuste martitzenean. Mizpirualde egoitzara ere bisita egingo dute.

  • 18:30: Herri Batukada, San Martin plazatik irtenda. 

Iazko Aratusteetan arrakasta izan zuen Herri Batukadak eta aurten ere egingo da, Aratuste martitzenean, "primeran pasatzeko gogoarekin", Aitor Aranburu eskolako perkusio irakasleak gidatuta. Entsegu orokorra egingo dute otsailaren 8an, astelehena, 19:30ean, Musika Eskolan bertan

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak