Artekalea zirkulaziorako irekiko dute zenbait orduz gaurtik aurrera, eta Bidekurutzeta itxi, Bergaran

Julen Iriondo 2015ko abe. 17a, 08:17
Bergarako Artekalea.

Gaurtik aurrera, Artekale zabalik egongo da aurrerantzean 09:00etatik 14:00etara –jaiegunetan ere bai–, eta egubakoitzetan 19:00etatik 22:00etara eta zapatuetan 14:00etatik 22:00etara ere bai. Bidekurutzeta, berriz, itxita egongo da ibilgailuentzat egubakoitzetan 19:00etatik 22:00etara eta zapatuetan 14:00etatik 22:00etara. Gehienezko abiadura 30 km/h izango da, eta oinezkoek izango dute lehentasuna.

Udalak azaldu du aldaketek, "hein handi batean", merkatariek eginiko eskarian dutela oinarria. Eskaria herriko alde zaharra biziberritzeko Udalaren asmoekin bat datorrela-eta,  "jarduera ekonomikoa eta elkarbizitza sustatzeko aproposa" izan daitekeelakoan hartu dute erabakia.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak