Juanje Alberdi, alkatea: "Legitimitate osoz eta herritarren iritzia ezagututa bukatzen da eztabaida"

Jon Berezibar 2015ko aza. 29a, 23:16

Parte-hartzearen datuak arrakastatsutzat jo ditu Juan Alberdi, Bergarako alkateak. Horrekin eta "5. edukiontziaren alde eginiko apustuarengatik", eskertu egin gura ditu herritarrak eta agindu du "arduratsu" jokatuko dutela aurrerantzean. Kanpainan azaldu moduan, 2016ko lehen hiruhilekoan ezarriko dute sistema berria, azaltzen duenez, kontsulta deitu baino lehen egindako bideragarritasun planak erakutsitakoa gauzatuz.

Alkateak aitortzen du eurek babestutako aukerak irabaziko zuela espero zutela baina kontsultarik egiten den lehen aldia izanik eta prozesua epe laburrean egin dela kontuan hartuta, emaitzen zain zeudela. Datuak eskuan, partaidetza nabarmentzen du Alberdik, bere iritziz frogatu delako "eurentzako garrantzitsua den gai bat denean, parte hartzen dutela herritarrek" eta gaurkoak bidea zabaltzen diela partaidetza ekimen gehiago planteatzeko.

Azkenik, alkateak uste du "zaborren gaia definitiboki" ematen dela "amaitutzat", badakitelako jendearen nahia zein den eta "legitimitate osoz eta herritarren iritzia ezagututa" bukatzen dela eztabaida.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak