Eneko Muguruza, Gipuzkoako txapelduna

Mireia Bikuña 2015ko aza. 28a, 14:43

Zegamako pilotari Intxaustiri 22-7 irabazi dio Segurako pilotalekuan. Markagailuako aldea zabala izan arren, "partidu gogorra" jokatu dute biek ala biek. Bergarako pilotariak tanto asko irabazi ditu dejadekin.

Finalerdiak oso erraz gainditu ostean, indartsu irten da frontoira bergararra. Baina, lehen hiru tantoak Intxaustik egin ditu. 3-0 aurreratu da Zegamako pilotaria. 

Muguruzak lehen tantoa egin ostean, lehia menderatzen hasi da apurka-apurka. Intxausti ondo defendatu da airez, baina bergararrak bikain bukatu ditu tantoak dejadak erabiliz. Beste hainbat tanto pilota Intxaustiren buru gainetik pasatuz lortu ditu. "Enekok oso ondo jokatu behar izan du finala irabazteko. Partidu gogorra izan da, emaitzak kontrako dirudien arren", esan du Reyes Azkoitiak.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak