Eneko Muguruzak jokatuko du gaur Gipuzkoako finala, Seguran

Xabier Urtzelai 2015ko aza. 27a, 08:00
Eneko Muguruza.

Joan den asteko finalerdiak oso erraz gainditu ostean (22-2 Hernaniren kontra, eta sakez tanto mordoa eginda) Eneko Muguruza bergararrak Gipuzkoako eskuz banako finala jokatuko du gaur, egubakoitza, Segurako pilotalekuan.  

Reyes Azkoitiak ondo ikusten du bergararra, baina ez du Zegamako pilotari Intxausti ezagutzen: "Finalera iritsi bada ondo jokatzen duen seinale. Baina, beste multzotik datorrenez ez dugu ezagutzen. Egia da Zegamatik Segurara oso tarte txikia dagoela, eta zale gehiago izango dituela ondoan, baina Segurako frontoia ona da, alde horretatik ez dago kexurik, eta Muguruzak berea jokatzen badu finala irabazteko aukerak izango ditu, zalantza barik". Bergaran, ostera, alebin, kadete eta gazte mailako partiduak egongo dira jokoan, gaur, 19:30ean hasita.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak