2016ko Bergarako Kilometroen aurkezpen ikusgarria Aranzadi Ikastolako jolastokian

Maite Txintxurreta 2015ko aza. 6a, 21:00

Sekulako ekitaldia egin dute gaur, arratsaldeko zazpietan, datorren urtean Bergaran ospatuko den Kilometroen jaiaren leloa, irudia eta arropak aurkezteko. Aranzadi Ikastolako jolastokia jendez lepo egon da. Demasa! izango da ikastetxe horrek antolatuko duen jaiaren leloa. Aurkezpenean, Ikastolak denboran zehar izan duen bilakaeraren errepasoa egin dute, baita 1991. eta 2007. urteetan eginiko Kilometroak jaiena ere. Horren ostean, Ikastolak Juanje Alberdi alkateari eman dio lekukoa, Kilometroak herrira zabaldu nahi dutela erakutsiz. Ondoren, eskalatzaileen ikuskizuna, dantzak eta batukada izan dira.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak