Laboratoriumen egin den Ornitologia tailerrean pozik ibili dira gaztexoak

Imanol Beloki 2015ko urr. 10a, 13:01

Haurrei eta familiei zuzendutako Ornitologia tailerra izan da gaur Bergarako Laboratorium museoan. Laborategian hegaztien morfologiara hurbilpena egiteko azalpenak jaso dituzte txikienek, ondoren, hegazti arrunten ezagutza landu dute eta Errekalde jauregiko lorategian ibilalditxoa eman dute prismatiko eta teleskopioekin hegaztiak behatzeko. Amaitzeko, berriz, kabi-kutxak egin dituzte haurrek.

Eguraldia lagun, oso gustura izan dira gaztetxoak hegaztien mundua ezagutzen. Bi taldetan banatu dituzte haurrak; batetik, txikienak, eta bestetik, nagusiagoak zirenak. Ilusioz hartu dituzte prismatiko eta teleskopioak, eta alde batetik, bestera ibili dira hegaztiak topatzen.

Tailerra eman duten Oñatiko Natur eskolakoen azalpenak entzuten, gustura izan dira guraso zein haurrak, baina askoz hobeto ibili dira kabi-kutxak egiten edo prismatiko eta teleskopioekin alde guztietara begiratzen.

Kabi-kutxak egitean kontuz ibili dira haurrak hiltzeak sartzerakoan, mailuarekin eskua ez jotzeko, eta batzuk gurasoen laguntza izan arren, denek eroan dute kabi-kutxa bat etxera.

Antolatzaileak pozik

Jon Betanzos Oñati Natur Eskolako kidea tailerra gidatzen izan da eta balorazio positiboa egin du. "Umeek erantzun ona izan dute ekintzarekiko, eta gainera eguraldia lagun izanda, balorazio oso positiboa egiten dugu".

Erlazionatuak

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak