Simon Arrietaren inguruko ekintza didaktikoa gaztetxoentzat

Julen Iriondo 2015ko urr. 8a, 17:08

Laboratoriumeko aldi baterako erakusketari esker, Bergarako 130 ikasle inguru Simon Arrietaren bizitza eta artelana gertutik ezagutzen ari dira egun hauetan. 

Laboratoriumek eta Udalak ekintza didaktiko bat prestatu dute Aranzadi, Mariaren Lagundia eta San Martin ikastetxeetako 8-10 urte bitarteko neska-mutilei zuzenduta. Ekintza honek bi helburu nagusi ditu. Batetik, Bergarako historian marrazketak izan duen garrantzia azaltzea eta urteetan zehar izan duen ibilbidea herrian (XVIII.mendean Bergarako Errege Mintegian marrazketa eskola sortu zenetik hasita); eta, bestetik, pinturaren oinarrizko generoak bereizten ikastea, aldi baterako erakusketan dauden lanak aztertuz.

Ekintza didaktiko hau bi zatitan banatzen da, nagusiki. Lehen zatian, begirale batek lagunduta, Laboratorium museoko aldi baterako erakusketa bisitatzen ari dira eta, ondoren, udaletxera jeitsi eta bertan dagoen Simon Arrietaren margolana ezagutzen dute.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak