2016ko zeinu hizkuntza ikastarorako matrikula epea irekita

Xabier Santxez 2015ko urr. 2a, 11:31

Bergarako Udalaren Gizarte Ongizate Sailaren laguntzarekin, ARANSGIk,  Zeinuen Hizkuntza lantzen hasteko ikastaroak antolatu ditu. Eskualdeko interesatu guztiei zuzenduta dago, gorrekin komunikazioa hobetu nahi dutenentzat.

Ikastaroak Bergarako AransGi, Gipuzkoako pertsona gorren familien elkarteko zentroan emango dira, Boni Laskurain kalean. Urtarrilean hasiko dira klaseak ematen eta guztira 30 orduko iraupena izango dute. Zeinuen hizkuntza lantzen hasteko kurtso honek Maiatzera arteko luzera izango du. Lehenengo mailan saioak asteazkenero izango dira 19:00etatik, 21:00tara. Interes gehiago duenarentzat, maila altuagoak ere eskaintzen dira. Matrikula irekita dago, eta izena emateko 87 euro ordaindu beharko dira.

Zeinu hizkuntza ikastaroa kurso praktikoa izango da. Hizkuntza ikastean zentratuko da eta ez da gainontzeko materiarik emango. Beste edozein Hizkuntza ikasteko kurtso bat bezalakoa izango dela adierazi dute AransGItik bertatik.

 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak