Mexikotik Euskal Herrira Elkartasun Festa Gaztetxean

Xabier Santxez 2015ko urr. 2a, 09:49
Mexikotik Euskal Herrira Elkartasun Eguna Bergarako Gaztetxeko kartela

Urriaren 10ean, zapatuan, ospatuko da Mexikotik Euskal Herrira Elkartasun Festa Bergarako Gaztetxean. Igualako ikasle desagertuen laguntzarako dirua batuko da bertan, Mexicana Klandestinak eginiko ikuskizunaren laguntzarekin.

2 ekintzak osatuko dute gaztetxeko elkartasun festa. 19:00etan Javier Roblesen Ayotzinapa, Crónica de un crimen de Estado  dokumentala proiektatuko da. Filmak 2014ko irailaren 26ko gauean izandako gertakariei buruz hitz egiten du. Polizia eta armada ikasleen kontra oldartu eta 6 hildako, 25 zauritu eta 43 ikasle desagertu zirenekoa. Zuzendariak, gobernu federalaren aurka egiten du, estatuaren inpunitatea erakutsi nahian. 68ko Tlatelolcoko ikasleen mugimenduaren gertakariekin parekatzen da. Proiekzioaren ostean, solasaldi bat antolatuko da eztabaidatze aldera.

21:00etan Mexicana Klandestinaren kontzertua hasiko da. Balcón de Moras bere azken lan autoekoiztua aurkezten dabil artista. Mexikoko musika herrikoia gaurkotzeko asmoz egiten du lan Mexicana Klandestinak. Artearen bitartez  herrien arteko zubiak eraikitzea nahi dituela dio musikariak. 5 euroko prezioa izango du sarrerak, eta batutako dirua ikasle desagertuen gaineko mugimenduarendako joango da.

 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak