Gizonezko bat atxilo du Ertzaintzak Bergaran ustez drogekin trafikatzeagatik

Eneko Azkarate 2015ko urr. 1a, 16:16

Marihuana eta speed drogak autoan zeramatzala atxilotu zuten 33 urteko gizonezkoa Bergaran atzo, eguaztena. Trafiko kontrol baten atzeman zuten ertzainek. 1,6 kilo marihuana, 36 gramo speed eta 1.990 euro zeramatzan autoan.

20:30ak aldera gertatu zen, Ertzaintzaren ohiko trafiko kontrol baten. Herrizaingo sailak aditzera eman duenez, autoa geldiarazi eta miaketa egin zutenean atzeman zuten ertzainek droga eta dirua autoaren toki ezberdinetan ezkutatua.

Drogekin trafikatzea leporatuta atxilotuta eroan zuten eta gaur goizean eroan dute epailearen aurrera, Bergarako epaitegira.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak