Bergarako Auzokoren ikasturte berrian parte hartzeko deia

Julen Iriondo 2015ko urr. 1a, 15:19

Bergaran, Auzoko egitasmoaren ikasturte berria aurkeztu dute. Topagunearen egitasmoa da, Udalaren laguntzarekin Bergaran Jardunek dinamizatzen duena. Euskara elkargune, euskaratik gertu eta euskaratik urrun bizi diren pertsonak lagun taldeetan batzen dira, astean behin, euskarara hurbilpen hori egiteko.

Horrez gain, ezohiko ekintzak ere egiten dituzte, herrian antolatutakoetan ere parte hartuz. Ikasturteko aurkezpenean gonbidapena egin diete bai euskal hiztunei bai euskarara hurbildu nahi luketenei ekimenean parte hartzeko. Jardunera jo besterik ez dago horretarako.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak