Jon Mujika azkarrena Flisch Beltza igeriketa zeharkaldian

Xabier Urtzelai 2015ko urr. 1a, 11:30
Jon Mujika, podiumeko lehenengo postuan.

Joan den zapatuan egin zuten II. Flysch Beltza igeriketa zeharkaldia eta Jon Mujika bergararra izan zen distantzia luzeko –7.000 metrotan– proban azkarrena. Hasiera batean, distantzia motza (3.000m) Mutriku eta Deba artean egin behar zuten, eta luzea Saturrarango hondartzatik Debara bitartean. Baina, antolatzaileek azken orduko aldaketak egin behar izan zituzten. 

Itsasoaren baldintza txarrak zirela-eta antolatzaileek ibilbidea aldatzeko erabakia hartu zuten, eta igerilariek Debako ibaian bertan burutu zituzten metro horiek guztiak, itsaso zakarretik babesean. Aurreratu moduan, distantzia luzeko igeriketa saioan Jon Mujika igerilari bergararra nagusitu zen, 1.26ko denbora eginda, eta kontrario gogorrak izan bazituen ere, besteak beste, distantzia luzetan espezialista den Jaime Caballerori (1:28:26) bi minutu eta erdiko tartea atera zion. 

Bergarakoa zeharkaldiaren hasieratik aurreratu zen, eta halaxe egin zuen lasterketa osoa, aurretik ihes eginda. Hala, igeriketako azken bi zeharkaldietan (Kontxan eta Bermeon) bigarren postua eskuratu ostean, denboraldiko azken lasterketan lortu du garaipena Mujikak.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak