Adinduen eskubideak aldarrikatuz, kultura asteari ekingo diote erretiratuek gaur

Xabier Santxez 2015ko urr. 1a, 12:38
San Joxepe elkarteko zuzendaritza batzorde berria, maiatzeko argazkian.

Gaur hasiko da San Joxepe Jubilatuen Elkarteak antolatutako Kulturaldia. XIX. edizioa izango da aurtengoa, urriaren 1etik 10era bitartean. Adineko Pertsonen Nazioarteko egunarekin bat egin du ekimenak. Izan ere, urriaren lehen hau baliatu nahi du San Joxepek adinduen arazo eta eskaerak nabaritasuna lortu dezaten. Gaurko, 19:00etarako, elkarretaratzea deitu dute San Martin Plazan.

Adineko pertsonen egun internazionala da gaur, urriak 1. Hau horrela, San Joxepe Jubilatu eta Pentsionisten Elkarteak dei egin du 19:00etan San Martin Plazan kontzentrazio bat antolatzeko. Honen bidez, adinduen eskubideen eta pentsio sistema justuago baten aldeko oihua egingo da. Ildo beretik, zapatu honetan, urriaren 3an, Gipuzkoa mailako protesta bat gauzatuko da Donostiako Udaletxe parean 11:30tan, non eskaera berdinak egingo diren.

Beste tonu batekin, 17:30etan jarriko da martxan XIX. urriko Kulturaldia San Joxeperen egoitzan. Kartelaren aurkezpena egingo da eta hasiera emango zaio "osasuna eta ekonomia" ardatz nagusi duen aurtengo jardueren agendari.

Genaro Lekuona, apaiz bergararraren eskutik joango da Kulturaldi honetako lehen hitzaldia. "Giza Eskubideen eta Bakearen arteko Erlazioa" du izen bezala elkarteko aktibitateei hasiera emango dion jardunak.

Hitzaldiez gain, erakusketak, irteera kulturalak, antzerki eta musika errezitalak osatuko dute ekimenez puztuta dagoen egitarau bat.

Egitaraua:

URRIAK 1, eguena

  • 17:30: Kartelaren aurkezpena eta Kulturaldiaren hasiera. Inaugurazio hitzaldia. Genaro Lekuona apaiz bergararrak giza eskubideen eta bakearen arteko harremanei buruz hitz egingo du. San Joxepe Elkarteko erabilera anitzeko aretoan.

URRIAK 2, egubakoitza

  • 15:30: Bergarako Lehen Hezkuntzako ikasleen artean egindako lehiaketa historiko-kulturalaren sari banaketa. San Joxepe Elkartean.
  • 18:00-20:00: Erakusketa. Bergarako Jubilatuek egindako eskulanak, margoak, argazkiak eta egurrezko artisautza lanak.

URRIAK 5, astelehena

  • 19:00: Oinordetzak eta dohaintzak hitzaldia. Juan Carlos Gonzalez, Gipuzkoako Foru Ogasuneko Diru bilketa eta Prozedura Berezien burua hizlari. Miguel Altuna Institutuko areto nagusian.
  • 08:30: Irteera Kulturala Uxuera. Egun osoko txangoa Olite eta Uxueko Santa Maria santutegi-gotorlekua eta inguruak ezagutzeko. Bazkaria Hostal Venecian. Dantzaldia, bingoa eta amaierako sorpresa ere izango ditugu.

URRIAK 7, eguaztena

  • 20:00: Musika emanaldia. San Joxepe abesbatzak musika emanaldia eskainiko digu Oñatiko abesbatzarekin batera. Santa Marina Parrokian.

URRIAK 8, eguena

  • 19:00: Zahartze aktibo eta osasungarria hitzaldia. Bergarako anbulatorioko Jose Ramon Bardeci eta Igoitz Aranbarrirekin. Miguel Altuna Institutuko areto nagusian.

URRIAK 9, egubakoitza

  • 17:30: Oñatiko Ikusi-Makusi antzerki-taldeak Vivir en la Villa Titiritaina antzezlana eskainiko dute. Zabalotegi Aretoan.

URRIAK 10, zapatua

  • 14:00: Herri bazkaria eta XIX. Kulturaldiaren amaiera, oparien zozketarekin. Bukatzeko musika eta dantzaldia. Elkarteko Aitonak jatetxean.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak