Emakumeen hilketen aurkako salaketa artistikoa egingo dute eguaztenean plazan

Jon Berezibar 2015ko abu. 31a, 16:27

Emakumeenganako indarkeria performance baten bidez egin gura du salaketa eguaztenean 19:00 San Martin plazan Woman in Black ekimenak deituta. Espainiako estatuan hainbat lekutan aldi berean egingo den kale-agerraldia izango da, emakumeek, beltzez jantzita eta hilotzak balira bezala, egingo dutena. Bergarako emakumeei parte hartzeko deia luzatu die kolektiboak.

Kalean egiten den salaketa-ekintza artistikoa da Women in black. Partaideak, beltzez jantzita, lurrean etzaten dira lerro bakarrean, hilotzak bezala, begiak itxita. Klarionarekin zoruan etzandakoen gorputzaren silueta marrazten dute eta hori egindakoan, lerroko lehenetik hasi eta azkenera arte, lehenak hurrengoari sorbaldan ukituta, bata bestearen ostean zutitzen dira. Minutu batez isilean egon eta joan egiten dira. 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak