Sardina janarekin amaitu dituzte San Lorentzo auzoko jaiak Bergaran

Imanol Beloki 2015ko abu. 30a, 18:00

Bergarako San Lorentzo auzoko jaiek egun osoko egitarau zabala izan dute, baina jende gehien batu den ekintza ohitura den sardina jana izan da. Guztira, 71 kilo sardina prestatu dituzte eta jende ugari batu da mokadutxo bat jatera. Bapo afaldu ondoren, dantzaldiarekin eman diote amaiera egunari.

Sardinak prestatzen 5-6 lagun inguru izan dira, tartean Enrique Aperribai. Bere esanetan: "250 plater banatuko ditugula uste dut, bederatzi kaxa ditugu, 71 kilo sardina, eta urtero moduan ez dut uste ezer sobratuko denik".

Ilara luzea egin dute bertaratuek, sei euroren truke; sei sardinako platera, ogi pusketa bat, eta baso bat ardo eskuratzeko. Hala eta guztiz ere, merezitako itxaronaldia izan da, izan ere, platerak garbi-garbi utzi dituzte.

Sardinak prestatzen, bero-berotan

Gehien sufritu dutenak, sardinak prestatzen egon direnak izan dira. Izan ere, su garren berotasunaz izerditan blai bukatu dute, baina giro umoretsuan berotasunari aurre egin eta oso ondo pasatu dute lagun artean sardinak prestatzen.

Erlazionatuak

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak