Osintxuko kofradixak bertan dira

Maite Txintxurreta 2015ko abu. 28a, 14:40

Beste urte batez, hemen dira Osintxuko kofradixak. Gaur, egubakoitza, hasita domekara bitartean, jai giroan murgilduko da auzoa, etxaflero jaurtiketarekin eta Plaentxira bizikleta martxarekin hasita.

Urteroko ekintzez gain, nobedaderen bat edo beste ere izango da aurten, Jon Olivares auzo alkateak azaldu duenez. Besteak beste, gaur arratsaldean (19:30) futbito partidua izango da: Osintxukoak Bergarakoen kontra.

Partidua jokatu bitartean, iaz lehen aldiz egin zen munduko pintxoen dastaketa egingo dute plazan. Jatorri desberdinetako auzotarrek haien herrialdetako jakiak prestatzen dituzte jendeak proba ditzan.

Gauean, aldiz, rock estiloko hiru kontzertu izango dira ikusgai plazan montatu duten eszenatokian. Sardeska oreretarrak lehenik, Iskanbila arrasatearrak ondoren, eta bukatzeko, Zornotzatik etorritako Zeinke taldea izango dira taula gainean arituko direnak. Gaur gauean Osintxukoa ez den jendea erakartzea espero du Olivaresek.

Biharkoa, berriz, Osintxuarrentzat bereziki prestatutako eguna izango da, eta ekintza ugari prestatu ditzute goizean hasi eta gaueko ordu txikiak arte.

Bukatzeko, domekan, kalejira, meza eta herri kirolak izango dira goizean zehar. Arratsaldean, berriz, pilota partiduek, umeentzako jolasek eta buruhandiek agurtuko dituzte aurtengo Osintxuko jaiak.

Erlazionatuak

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak