Tourreko Porra Arantzazu-Petankak eroan du, baita bigarrena ere

Imanol Beloki 2015ko uzt. 27a, 21:34

Aurten, Lokatza Ziklismo Eskolak antolatutako Frantziako Tourreko porran 555 parte-hartzaile izan dira, inoiz baino parte-hartzaile gehiago. Guzti horietatik, 5.550 euroko lehen saria eta 2.775 euroko bigarren saria talde berak eroan du, Arantzazu-Petanka talde bizkaitarrak. Hirugarrena berriz, Oñatiko Iñaki Kortabarriak jaso du 1.665 euroko saria.

Podiumaz gain, beste hainbat sari egon dira Lokatza Eskolak antolatutako Porraren sari banaketan.

Zabala jatetxeak 86 urte

86. Postuan geratu den Xabier Aramendik bi ardo botila jaso ditu Zabala jatetxeak 86 urte betetzen dituelako. Arrano tabernak ere sari berezia jaso du. 100 porratik gora bertan egin direlako, eta saria, Ibon Leibarrek jaso du maillot horia jantzita.

Argazkilaria ere saridun

Porra eroan duten porrista guztien artean ere zozketa egin da, eta sari banaketan argazkiak ateratzen zebilen Hilario Azkargortarentzat izan da. Argazkilariak produktuez betetako zesta eroan du.

Sariak banatzen Eneko Lizarralde

Bestalde, Eneko Lizarralde ziklista izan da gonbidatu berezi moduan. Bergararrak Ordiziako klasikan mendiko saria eta esprinta lortu zituen eta egindako lan onarengatik hainbat sari banatu ditu.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak