10 txirrindulari gaztek hartu dute parte Basalgoko igoeran

Maite Txintxurreta 2015ko uzt. 25a, 14:22

Iker Ugarte bergararra izan da helmugara iristen lehena, 7 minutu eta 55 segundoko denborarekin. Ekain Larrea antzuolarra izan da bigarrena, eta Julen Prieto, hau ere bergararra, hirugarrena. 2002 eta 2005 bitartean jaiotako mutikoak lehiatu dira Lokatza ziklismo eskolak antolatutako aurtengo lasterketan.

Parte hartzaile guztiek diploma eta oparitxo bana jaso dute Lokatza elkartearen eskutik, eta kategoria bakoitzeko irabazleak kopa ere eraman du etxera.

Infantiletan, lasterketaren garailea izan den Iker Ugartek jaso du saria; alebinetan, Unai Zenitagoiak, eta benjaminetan, azkenik, Elgetako Abdurahim Labaienek.

Bihar, domeka, gaztetxoen Ugarrixako II. igoera egingo dute Santa Ana jaien baitan.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak