MÜ Mbana & Cristobal Montesdeocaren musika lasaiarekin gozatu zuten atzo Espoloian batutakoek

Maite Txintxurreta 2015ko uzt. 25a, 09:30

Berumuga musika zikloko uztaileko azken emanaldia izan zen atzo gauean Espoloian. Euria zela eta, ikusleak aterpean gorde behar izan ziren, baina jende dezente geratu zen hala ere kontzertua ikusten. Cristobal Montesdeocaren piano doinuek eta MÜ Mbanak abestutako baladek bete-betean harrapatu zuten ikuslegoa.

Atzoko emanaldiarekin udako Berumuga musika zikloak Espoloia datorren urtera arte agurtu bazuen ere, oraindik ere jarraituko dute gaueko kontzertuek. Abuztuan baina, Oxirondo plazan izango dira hitzorduak, eta eguaztenetan, egubakoitzetan beharrean.

Lehena, hilaren 5ean, Antonio Lizanarekin. Artista horrek flamenkoa eta jazz-a uztartzen ditu, munduko hainbat musika motaren influentziekin nahastuta.

Hurrengo astean, berriz, abuztuaren 19an, Jon Gurrutxaga eta haren bandarena izango da aurtengo zikloa itxiko duen kontzertua. Folk eta rock doinuak izango dira protagonista kasu honetan.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak