Bidekurutzetako lanak abuztuan bukatuko dituzte

Josu Bilbao 2015ko uzt. 24a, 09:35
Bergarako Bidekurutzeta kaleko lanak, bide onean doaz.

Bidekurutzetatik oinezko eta auto ugari pasatzen dira egunero, eta, espazio hori hobeto ordenatzeko, Udala plataforma bakarreko kalea egiten ari da. Lanak oso martxa onean doaz, eta abuztuan amaituta egongo direla uste du Bergarako Udalak. Oinezkoendako eremua handitu egingo da, eta autoendakoa gutxitu egingo da.

Urbanizazio proiektu honetan, guztira, 757m² eraberritzen ari dira. Orain arte, oinezkoentzako 214 m² zeuden eta proiektua gauzatutakoan 353m² izango dira. Autoentzako espazioa, aldiz, 543m²-koa da eta obra amaitutakoan 405m²-ra murriztuko da.

“Obrak oso martxan onean doaz. Ezkerreko espaloia falta da bukatzeko, baina jada amaitzeko lanak egiten hasi dira. Abuztuan, asfaltoa jarriko da, eta orokorrean, obrak bukaera aldera daudela esan daiteke”, azaldu du Eduardo Alvarez Bergarako Udaleko aparejadoreak.

“Hasiera baten adjudikatutako epeak baino askoz lehenago amaituko direla obrak uste dugu. Abuzturako lanak bukatuta egongo direla aurreikusten da-eta”, adierazi du Alvarezek.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak