Barruko igerilekuak itxita egongo dira abuztuaren 31tik irailaren 16ra

Monika Belastegi Aranzabal 2015ko uzt. 23a, 14:34
Igerilaria Agorrosingo estalitako igerileku handian

"Egiturazko ezinbesteko konponketak eta berrikuntzak" egin behar dituztelako egongo dira itxita, handia zein txikia. Igerilariei ahalik eta traba txikiena egiteko asmoz, Agorrosingo arduradunak harremanetan daude Arrasateko Udalarekin hango igerilekuak erabili ahal izateko.

Hori horrela, Agorrosinetik aurreratu dute, barruko igerilekuak itxita dauden bitartean Arrasatera joateko interesa duten abonatuak Agorrosingo idazkaritzatik pasa daitezkeela. 

Bestalde, irailean egin ohi izan den garbiketa astea "hiru egunetara mugatuko" dutela ere azaldu dute: "Igerilekuetako konponketek garbiketa astea berrantolatzera eraman gaitu. Horrela, aste osoa itxi partez, hiru egunetan itxiko dugu. Hots, irailaren 14tik 16era, biak barne". Hori horrela, Agorrosingo eremu bakoitzak ondorengo egutegia izango du:

Bestelako berrikuntzak

Irailaren 17tik aurrera, fitness aretoak berrikuntzak izango ditu. Batetik, aretoa bi aretotan antolatuko dute, modu horretan 75 metro koadro irabazita. Horrekin batera:

  • Lau bizikleta estatiko berri jarriko dituzte.
  • Bihotz-birika jarduerarako makina eliptiko berri bat.
  • Pisu libreko eremu bi antolatuko dituzte, pisu handiko eta osasun ikuspegiko erabiltzaileen premia asetzeko.

Argibide eta informazio gehiago iugarteburu@bergara.eus eta 943 77 70 95 zenbakian.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak