Asier Altunaren 'Amama' filma urrezko maskorrerako lehian egongo da

Jon Berezibar 2015ko uzt. 23a, 12:00

Sail Ofizialean eta sari nagusirako lehian, Donostiako 63. Zinemaldian egongo da Asier Altuna bergararraren film berria. Altunak bakarka zuzendu duen lehen fikziozko lana da Amama eta Kandido Uranga, Klara Badiola eta Ander Lipus dira protagonistak, besteak beste.

Iaz Loreak filmak zabaldutako bidetik, aurtengo Sail Ofizialean eta lehian beste euskarazko film bat egongo da: Asier Altuna Kixi-ren Amama. Gaur iragarri dituzte Madrilen aurtengo jaialdian ikusteko egongo diren filmak. Sail ofizialean, Altunarenarekin batera, Pablo Agüero, Cesc Gay, Marc Recha, Federico Veiroj, Agustí Villaronga eta Alex de  la Iglesia zuzendarien filmak proiektatuko dira. 

Amama

Filma gatazkari buruzko familiarteko istorioa da. Hiriaren eta landa-gunearen, iraganaren eta orainaren, gurasoen eta seme-alaben arteko gatazkena, hain zuzen. Bizitza ulertzeko bi modu kontrajarri, eta mundua isiltasun elokuenteenetik begiratzen duen amona bat dira ardatzak. Iraia Elias, Amparo Badiola, Ander Lipus, Manu Uranga, Kandido Uranga eta Klara Badiola dira filmeko protagonistak.

Erlazionatuak

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak