Zaborraren, estolderiaren eta uraren bigarren hiruhilekoa ordaintzeko epea zabalik

Monika Belastegi Aranzabal 2015ko uzt. 2a, 11:33

Udaletik jakinarazi dutenez ordainketa egiteko epea uztailaren 10ean hasi eta irailaren 10ean amaituko da.

Helbideratutako erreziboak baimendutako finantza erakundeetan eta zergapekoak agindutako kontu korrontean zordunduko dira irailaren 10ean. 

Helbideratu gabeko erreziboak, berriz, zergapekoak adierazitako zerga-helbideetara bidaliko dira, eta ondoko moduetako baten egingo da ordainketa:

  • Udaletxeko diru-bilketa zerbitzuan, astelehenetik barikura, 08:30etik 13:30era, diruz edo txeke bidez.
  • Finantza Erakunde kolaboratzaileetako bulegoetan, kiutxazainetan, banku elektronikoetan edota Udalaren zerbitzu telematikoen bidez, www.bergara.net helbidearen bitartez.

Borondatezko diru-sarrera egiteko epea amaitutakoan premiamenduzko prozedurari ekingo zaio ordaindu gabeko erreziboekin, eta errekarguak, berandutza interesak eta, hala badagokio, kostuak gehituko zaizkio hasierako zenbatekoari.

 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak