Uztailaren 8an egingo dute ikasturteko azken KafeKonpon

Monika Belastegi Aranzabal 2015ko uzt. 1a, 15:24
Zenbait herritar matxuratutako gailuak konpontzen San Joxeperen egoitzan.

Hilero bezala, San Joxepe elkarteko lehen pisuan izango da. Abuztuan ez da saiorik egingo. Opor osteko lehena, irailaren 9an egingo dute.

Ekimenaren helburua, parte-hartzaileek etxetik eramandako tresnak konpontzea da, hala gauzen berrerabilera bultzatuz eta kontsumo eredu ezberdin bat sustatuz.

Udaletik aurreratu dutenez, KafeKonpon egitasmoa zabaltzen ari da poliki-poliki eta partehartzaileak pozik daude. Esaterako, Donostia 2016 egitasmoak ekimen honekiko interesa azaldu du eta baita Sakanako birziklaketa laborategiak. Bi elkarteetako ordezkariak KafeKonpon egitasmoaren bultzatzaileekin egon dira proiektua euren inguruan martxan jartzeko.

 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak