Houstonen aurkeztu du Soralucek makina berria

Leire Kortabarria 2015ko eka. 30a, 15:47
Soraluce KB-105-WR makina.

Petrolio eta gas sektorerako Soraluce KB-150-WR mandrinatzeko makina horizontal berria Houstonen aurkeztu du Mondragon Korporazioko Soraluce kooperatibak ekainaren 15etik 25era bitartean.

Aurkezpenean Soralucek garatutako teknologiak makina berrira aplikatuta erakutsi dira, errefrigerazio sistemari esker lortutako kainaren erabateko egonkortasun termikoa, besteak beste. Ezaugarri askotako mekanizazio probak egin dira lan baldintza errealetan zehaztasuna, sendotasuna, malgutasuna eta automatizazioa demostratzeko, makinak eskaintzen duen errendimendu handia eta dinamika altuak barne.

"Petrolio eta gas sektoreak erronka berriak ditu. Mundu osoko pertsona eta herrialdeek beharrezkoa dute energia aurrera egin eta hazteko. Soralucek bere egiten du erronka eta esperientzian oinarritutako soluzioak eskaintzen ditu. Soraluce KB-150-WR berriak petrolio eta gas sektoreetako erreminta eta buru bereziak ditu, eta osagai gakoetarako mekanizazio soluzioak eskaintzen ditu upstream-etik downstream arte”, adierazi zuen Soraluceko Sektore eta Aplikazioetako arduradun Alejandro Martinezek.

AEBetan goraipatua

"Soraluce KB-105-WR T erako makina da, neurri handiko piezetan hainbat aurpegi mekanizatzen eraginkortasun handia eskaintzen diena bezeroei. Mandrinatzeko makina horizontala soluzio sendo eta zehatza da, jokaera arauak aldatzen dituena fresaketa eta mandrinaketan, makina iraunkorra eta eraginkorra eskainiz mekanizaziorako behar zorrotzenekin", adierazi zuen AEBetako erreminta-saltzaile Amttech-eko lehendakari Jack Butts-ek.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak