Larrea eta Arantzabal garaile emakumeen frontenis txapelketako finalean

Maite Txintxurreta 2015ko eka. 29a, 10:22
Lehen ilaran, ezkerretik eskumara: Muñoz, Marauri, Elorriaga, Berraondo, Arantzabal, Egino, Retolaza eta Larrea

12-22 gailendu zitzaien Berraondo eta Elorriagari egubakoitzean (ekainak 26) Boluko pilotalekuan jokatutako jaialdian. Hirugarren postua, berriz, Egino eta Retolazak eskuratu zuten, Marauri eta Muñozen aurka 22-19 irabazita.

Jende ugari batu zuen egubakoitz iluntzean (20:00) jokatutako jaialdiak. Lehendabizi, 3. eta 4. postuak erabakitzeko partidua jokatu zuten Maialen Marauri eta Nekane Muñoz eta Marina Retolaza eta Elena Eginok osatutako bikoteek. Uneoro berdinduta joan zen norgehiagokan Egino eta Retolaza iritsi ziren azkenean 22ra, jokaldi ederrez betetako partiduan.

Ondoren, finalaren ordua iritsi zen, euripean jokatu behar izan zutena. Bertan, Miren Berraondo eta Gorane Elorriagak estreinatu zuten markagailua, baina Maddi Larrea eta Maite Arantzabalek aurre hartu zieten, partidua 12-22 emaitzarekin irabaziz. Azken hauek txapelketa osoan zehar jokatutako partidu guztiak irabazi dituzte.

Txapeldunek Emakumeen Mundu Martxako kamiseta bana jaso zuten Martxanterak talde feministaren eskutik. Arrano tabernakoek, berriz, luntxa eraman zuten Bolun bildu ziren ikusle zein kirolarientzat.

Guztira 50 pertsonak (25 bikote) hartu dute parte apirilean hasi zen frontenis txapelketan.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak