Elisabeth Gallastegirena da aurtengo balkoirik ederrena

Monika Belastegi Aranzabal 2015ko eka. 25a, 14:24
Elisabeth Gallastegiren balkoiko surfinia ederrak.

Balkoian dituen surfinia zuri, more eta fuksiek eman diote lehen saria Elisabeth Gallastegiri. Bigarren saria, Julia Gonzalezek jaso du.

Gaur, eguena, eman ditu jakitera Udalak leiho eta balkoiak lorez eta landarez apaintzeko lehiaketaren bigarren edizioko irabazleak. Lehen saritua Elisabeth Gallastegi –Zabalotegi 4-1. ezk– izan da eta 400 euroko bonoa jasoko du sari gisa, herriko dendetan gastatzeko. Bigarren saritua, berriz, Julia Gonzalez izan da –Matxiategi 32-7b– eta 200 euroko bonoa jasoko du, herriko dendetan gastatzeko.

Originaltasuna, apainketaren kalitatea, loreen iraunkortasuna eta diseinu floristikoa izan ditu kontuan epaimahaiak saria erabakitzerako orduan.

Sari banaketa ekitaldia uztailaren 1ean, hileko lehen eguazteneko azokan, egingo dute Oxirondon, 18:30ean. Azoka, dena den, 18:00etan hasiko da eta ohi bezala, bertako produktuak egongo dira salgai. Horrekin guztiarekin batera, pintxo potea ere izango da Etxagi tabernaren eskutik. Haurrentzako Skratx antzerkia ere egongo da, 19:00etan.

 

 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak