Jendez betetako pilotalekuan eman dituzte Koldo Eleizalde sariak

Leire Kortabarria 2015ko mai. 30a, 14:00

Bergarako pilotalekua txiki geratu da Koldo Eleizalde lehiaketako sari banaketa ekitaldira joan diren ume, guraso, aiton-amona, irakasle… guztiak hartzeko. Ez zen gutxiagorako: 375 lan aurkeztu dira eta 30 sari inguru eman dituzte; horrez gain, ikastetxe guztietako ikasleek emanaldi dibertigarriak egin dituzte. Udal arduradunak gustura daude aurtengo emaitzarekin. Erreportajea emango du Goiena Telebistak astelehenean, Debagoiena Zuzenean saioan, 20:00etan.

Adin guztietako herritarrek jaso dituzte sariak; gehienak ikasleak izan dira, baina helduendako sariak ere banatu dira. Horretaz arduratu dira Ainhoa Larrañaga, Estepan Plazaola eta Maren Belaustegi.

Tarteka, herriko ume eta gaztetxoen emanaldiek girotu dute ekitaldia, eta txalo beroak jaso dituzte euren kantu, dantza eta antzezlanekin.

Jarduneko Euskara zinegotzi Maren Belaustegik oso balorazio ona egin du; azpimarratu du Koldo Eleizalde lehiaketak eta bertan aurkezten diren lanak "altxorra" direla eta espero dutela datorren urtean ere herritar asko animatuko direla parte hartzera eta ekitaldia ikustera.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak