Pazkoak 2015 Bergaran

Txikienek ere jaso dute festetarako gonbidapena

Oihana Elorza Gorostiza 2015ko mai. 23a, 16:45
Udaletxe ondoko eskaileratan atera dute argazkia

Joan den urteko Pazkoetatik aurtengoetara bitartean jaiotako txikienei ongietorri ekitaldia egin diete udal ordezkariek 11:30ean udaletxeko osoko bilkuren aretoan.

Ordua baino lehenago hasi dira txikitxoak udaletxeko osoko bilkurara iristen, euren gurasoen besoetan gehienak. Eurekin batera, aiton-amonak eta baita beste senide batzuk ere. Ehun gonbidatu baino gehiago bidali zituen Udalak.

Jaione Isazelaiak ongietorria eman die guztiei eta hiru ilaratan jarrita, zazpi bana jarri diete udal ordezkariek txikitxoei. Ondoren, Bitorianatxoren ondoan atera dute argazkia askok.

Erlazionatuak

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak