Bat-batekotasuna eta musika 'Piano bat bertsotan' ikuskizunean

Imanol Gallego 2015ko api. 24a, 11:30
Ikuskizuneko hiru parte-hartzaileak.

Apirilean udaletxeko osoko bilkuren aretoan izan diren emanaldiak gaur 20:00etan borobilduko dituzte, euskal kantuen inprobisazio saio bat den Piano bat bertsotan emanaldiarekin. 

Bertsolaritzan bezala, musikarekin ere inprobisa daiteke. Edo, gutxienez, hori frogatu nahi dute Piano bat bertsotan ikuskizunean parte hartzen duten Joana Ortega abeslariak eta Sebastian Ustarrotz eta Jagoba Astiazaran gitarra eta piano joleek. Horretarako, oso gutxitan ikusi den ariketa kurioso bat proposatuko diete ikusleei.

Emanaldi berezia

Publikoa izango da gai jartzailea. Entzuleak, aretora sartu ahala, orri zuri batean kontzertuan entzun nahi dituen euskal kantak idatzi behar ditu. Inolako trikimailurik gabe, musikariek momentuan ateratako kanta jo beharko dute. Zuzeneko inprobisazioa, ez dago ezer prestatua, publikoak erabakiko du zein kantatu, entzun eta abestu nahi dituen.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak