Ur jolasak egongo dira domekan Agorrosinen

Imanol Gallego 2015ko api. 23a, 12:46
Haur bat Agorrosingo igerilekuan jolasten.

Apirilaren 26an, domeka, ur jolasak egingo dituzte Agorrosingo igerilekuan. Bi begiralek ekintza desberdinak dinamizatuko dituzte. 17:00etatik 19:00etara puzgarri handi bat ipini eta jolaserako materiala aterako dituzte: alfonbra luzeak, plantxak, saskiak eta abar.

Adin tartearen arabera banatua bi txoko egingo dituzte. Zortzi urte arteko gazteak igerileku txikian jolastuko dute, eta igerileku handian aldiz, nagusiagoak arituko dira.

Ur jolasetan parte hartzeko eguneko sarrera atera edota abonatua izan beharko da.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak