Iaz bizitako esperientzia onaren ostean, bigarren urtez, Bergarako eta Antzuolako kidez osatutako IGAM taldeak Intermon Oxfam GKEk antolatzen duen Gironako Trailwalker proba solidarioan parte hartu du.
Aurten, gozatzera
Lasterketa bat baino gehiago festa solidario bat den proba horrek helburu handi bat dauka. "Izena emateko, Intermon Oxfamen alde 1.500 euro batu behar dira; guk 4.026 bildu ditugu", azaldu du Txus Iglesias taldekideak. Aurten, gainera, helburu solidario bat bultzatzeaz gain, gozatzera joan dira. "Olot eta Sant Feliu de Guixols artean dauden 100 kilometroak bi zatitan egin ditugu. Horrela, Girona ezagutu eta turismo apur bat egin dugu", dio Iglesiasek.
Aurten hobeto pasatu duten arren, taldekideek ez dute erabaki datorren urteko Trailwalker lasterketan parte hartuko duten.
ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN
Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!
WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.
TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.
ASTEBURUETAKO BULETINA
Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.
Harpidetza aukera guztiak