XI. Apirilean Musika zikloaren hasiera bikaina

Leire Kortabarria 2015ko api. 18a, 15:21

Egubakoitzetik hasita, XI. Apirilean Musika zikloa egiten dabil Musika Eskola.

Egubakoitzean, kantu ikasleek emanaldia egin zuten Mariaren Lagundiaren elizan. 23 ikasle aritu ziren, bakarka, bikoteka eta taldeka. Lan bikaina egin ondoren, kontzertu ederra eskaini zuten.

Egun berean, jende ugari gerturatu zen Donostiako kontserbatorioko Abrassados metal eta perkusio taldea entzutera. Maila handiko kontzertua eskaini zuten profesional bidean dauden gazte horiek. Errepertorio bariatua eta atsegina eskain zuten.

Zapatuan, Josune Enaren biolin ikasleek eta Ana Egiazabalen biolontxelo ikasleek kontzertu bana egin dute Zabalotegin. Bikain aritu dira.

Musika Eskolako arduradunek ikasle, irakasle eta gurasoak zoriondu nahi dituzte.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak