"Askotariko pertsonez osatutako zerrenda" aurkeztu du Bergarako Irabazik

Goiatz Arana Begiristain 2015ko api. 7a, 11:16
Bergarako Irabazi-Ganemos, zerrenda aurkezpenaren egunean.
Irabazi-Ganemos bultzatu duten taldeetako ordezkariak daude Aiert Lizarralde buru duen zerrendan (Ezker Anitza-IU, Equo eta Alternativa Republicana alderdietakoak), baita Ahal Dugu-Podemosen izena emandakoak eta pertsona independenteak ere, eta horiekin guztiekin "zerrenda plurala" osatu dutela azaldu dute ekimenetik.
Udal hauteskundeetan emaitza "bikainak" lortzea dute helburu, bergararren arazoen konponbidean eragin ahal izateko, "gardentasunetik, parte-hartzetik eta justizia sozialetik, politikagintzako etikaz eta ingurune naturalaz ahaztu gabe". Zerrendatu dituzten konpromisoen artean daude: sektore ahulenei laguntza berezia ematea, aberastasuna banatzea, etxe-gabetzeen gelditzea, zero zabor lortzeko bidea egitea, berdintasun politikak bultzatzea eta kultura, kirol eta euskarara sarbidea ziurtatzea.

Zerrenda

Bergarako alkategaia Aiert Lizarralde da, 40 urte eta bi ume ditu eta siderometalurgia sektorean egiten du lan. EQUOko kidea da. Bere atzetik doaz zerrendan, orden honetan: Antonia Galiot, Jose Mari Sasieta, Isabel Sanz, Juan Manuel Garcia eta Mamen Muela.
 
Ekimena osatzen duten alderdien artetik, soilik Ezker Anitza-IUk izan du zinegotzi bat Bergarako Udalean: Andres Diez Timofeva, 2004-2007 agintaldian.
Erlazionatuak

Aurkeztu dituzte Irabazi ekimeneko alkategaiak

Amaia Txintxurreta Guridi 2015 mar 31 Debagoiena

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak