Eguzkia ere bai Bergarako Erramu Zapatuko azokan

Oihana Elorza Gorostiza 2015ko mar. 28a, 18:10

Animaliak, txorimaloak, artisauak, taloak, jendea... Eta eguzkia ere bai gaur Bergaran egin duten Erramu Zapatuko azokan. Jardunek antolatutako txorimalo lehiaketan 26 talde aurkeztu dira.

San Martin plazan eta Muniben artisauak eta txosna; seminarioan talogileak, landare saltzaileak, traktoreak, hegazti batzuk eta euskal txerriaren okela probatzeko postua; Ibargarain, txorimaloak, ganadua eta era askotako produktuak saltzen zituzten postuak. Eta batetik bestera, jendea, herritarrak. Gehienak, gainera, aterkiak etxean utzita, aspaldiko partez.

Txorimaloak

Jardun euskara elkarteak 21. aldiz antolatu du txorimalo lehiaketa. Pinguino detektibea, Simon Arrieta margolaria, sevillarra edo deabru bat dira egin dituzten txorimaloen adibideetako batzuk. "Pozik gaude. Aurten 26 talde aurkeztu dira eta urteetan zehar mantentzen ari den kopurua da, gutxi gorabehera. Talde-lana, parte-hartzea, sormena... Lantzen dituzte gaztetxoak, eta euskaraz, noski", adierazi du Jarduneko Saioa Garitanok. Irabazleak izan dira:

  • Esaldi onenaren saria: Mutil onak taldearendako. Esaldia: "Lagunartian, beti euskara gure artian"
  • 12 urtetik gorakoen artean talde sarituak izan dira: Mizpirualde egoitza eta 3E taldea
  • 12 urtetik beherakoen arteko saridunak: Beleak taldea, Mamimontarrak eta Deabrutxoak

Zozketa

Bestalde, Sare plataformak egindako zozketaren zenbaki saritua izan da: 466

Erlazionatuak

Erramu Zapatua Bergaran 2015

Oihana Elorza Gorostiza 2015 mar 28 Bergara

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak