Korrika 19

Korrika 19 Bergaran

Jon Berezibar 2015ko mar. 23a, 15:13

Eskurik esku, Elorregitik Bergaran barrena egin du bide lekukoak, Uberan elgetarren esku utzi arte. Herrian jendetzak egin dio ongi-etorria euskararen lasterketari.

• Bidal egizkiguzu zure argazkiak: WHATSAPP  688 690 017
• E-posta: webmaster@goiena.eus
• Twitter#korrika19 eta #goiena traol-berbak erabilita

Elorregitik aurrera ere euri txikiaren konpainian egin du Korrikak bere Debagoieneko ibilbidea.

Antxintxika triatloi taldeko lagunek hartu dute lekukoa Elorregin. Umoretsu egin dute euren tartea. Bergarako bidea hartu du Korrikak eta tarte horretan lekuko eramale izan dira Gipuzkoako Urak, udal langileak, eta Jaione Isazelaia alkatea.

Isazelaiak Angiozarko eskola txikiko ikaslez eta gurasoz inguratuta egin du ibilbidea eurak izan dira-eta hurrengoak lekukoa hartzen. Irribarrea ahoan egin du bere tartea Angiozarko eskolako Ametsek.

Labegaraietako lagun koadrilaren eskutik sartu da Korrika Bergarako erdigunean eta herriko ikastetxe ezberdinen txanda etorri da. Lehenengoak izan dira Miguel Altuna institutua eta Mariaren Lagundia herri eskola.

Elay enpresako langileek hartu dute ondoren lekukoa eta eurek eraman dute lekukoa herriko plazaraino. Orduan izan da askorendako unerik hunkigarriena: Jose Luis Elkorok hartu du lekukoa. Alabaren eskutik hartu du eta txalo artean egin du ibilbidea.

Elkorok Aranzadi ikastolako bi ikasleri eman die lekukoa eta ondoren etorri da Ipintzaren eta San Martin eskolaren txanda.

Jardun euskara elkarteak eta Bergarako Lab sindikatuak ipini dute Korrika Uberarako bidean. San Juan errekan euskara ikasleak, Bergarako EH Bilduk eta Erreka lantegiko langileak izan dira lekuko eramaleak. 

Aranzadi ikastolako langileen eskuetan zeharkatu du lekukoak Ubera auzoa.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak