Automobilgintzako proiektu garrantzitsu baterako azken ekipoak entregatu ditu Lazpiurrek

Leire Kortabarria 2015ko ots. 26a, 16:21
Busbarrak muntatzeko makina.

Lazpiurrek AEBetako Lear enpresari eman dizkio automobiletarako PCB prozesatzeko lerro baterako bi azken ekipoak. Learrek lehen mailako automobil marka baten hainbat modelo egiteko erabiltzen den proiektu garrantzitsu bat martxan jar dezan behar ditu ekipamendu horiek, eta Lazpiurrek hornitzen du horietaz Lear.

Zehazki, lerro hori terminalak ipintzeko da, PCBetan busbarrak muntatzeko. PCBa kargatzea eta deskargatzea izan ezik, beste lan guztiak automatikoki egiten ditu lerroak.

Lazpiurren lerroak hainbat terminal mota har ditzake, eta bere kasaz egiaztatzen du terminalak ondo muntatuta daudela. Horretarako, test elektronikoak eta funtzionalak erabiltzen ditu.

Produktua palet-ean garraiatzen da, eta horrek balio askotarikoa eta bersatila egiten du lerroa eta, gainera, aldi berean produktu bat baino gehiago egiteko gaitasuna ematen dio.

Lazpiurrek badu esparru horretan esperientzia. 25 herrialde baino gehiagorendako lan egiten du eta zabaltzen ari da. Multinazional asko hornitzen ditu, hala nola Ford, Mercedes, Volkswagen… eta Tier-1ekoak ere, hala nola Lear, Delphi, Continental, GKN, NTN...

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak